Skip to content

eusGara PROIEKTUA

ZER DA eusGara?

 

Arratiako enpresei zerbitzua eta lana hobetzen laguntzeko egitasmoa da, ERROTA Fundazioak bideratzen duena.

Hizkuntza kudeaketa hobetu eta euskararen erabilera handitzeko zerbitzuak eta laguntzak eskainiko dira enpresa bakoitzaren helburu, ezaugarri eta erritmoetara egokitutakoak, enpresak berak aukeratuko dituen arloetan.

ZERBITZU HIZKUNTZA HOBETZEKO AUKERAK

Enpresaren irudia, errotuluak (eraikinekoak, segurtasunekoak, ibilgailuetakoak…), publizitatea (katalogoak, tolesgarriak, iragarkiak…) eta ingurune digitala (webgunea, sarea sozialak…).

Bezeroa eta herritarrekiko ahozko eta idatzizko harremanak: lehen arreta eta zerbitzua.

LAN HIZKUNTZA HOBETZEKO AUKERAK

  • Laneko dokumentuak, aplikazio informatikoak eta bestelako tresnak.
  • Barne komunikazioa, bilerak eta langileen arteko idatzizko eta ahozko harremanak.
  • Pertsonen kudeaketan erabiltzen den dokumentazioa (lizentzia-baimenak, bidaia-ordainketak…).
  • Administrazioarekiko harremanak.
  • Bezero eta herritarren beharrizanak identifikatu, aztertu eta kontuan izan produktua edo zerbitzua diseinatu, eskaini eta garatzerakoan.
  • Hizkuntzak txertatu langileen eta sistema orokorraren kudeaketan.

EMANGO DIZUGU

Aholkularitza eta informazioa zerbitzua. Gaia kokatzen eta erabakiak hartzen lagundu eta enpresaren ezaugarrien araberako lehentasunak finkatu (sektorearen eta langileen gaitasun linguistikoaren arabera…).

Hizkuntza zerbitzuak. Terminologia eta gramatika zalantzak argitu (“Nola esaten da…?”). Itzulpenak eta zuzenketak (Errotuluen kasuan itzulpen mugagabea, gainerako testuetan karaktere kopuru mugatua: Itzulpena: ES->EU: urtean 7.200 karaktere / EU->ES: urtean 10.800 karaktere / Zuzenketa: urtean 14.400 karaktere). Hizkuntza teknikoa normalizatu eta finkatzen lagundu.

Dokumentu ereduak sortzen lagundu. Erabilienak diren dokumentuen eredu edo formatuak sortzen eta sistematizatzen lagundu.

Diru-laguntzei buruzko informazioa: dokumentu luzeagoak itzultzeko, errotuluak aldatu eta irudi korporatiboa lantzeko, webguneak itzultzeko, aplikazio informatikoak eta makinak euskaratzeko, kudeaketa euskaraz eramango dieten enpresak kontratatzeko…

Euskararen Kalitate Ziurtagiriei buruzko informazioa eta horietara aurkezteko gutxienekoak zein eman beharreko pausoen azalpena.

Euskarazko baliabideak eskura jarri (ofimatika, txosten ereduak, lana eta zerbitzua euskaraz bideratzeko lagungarri izan daitezkeen euskarriak…)

Lantaldeak motibatzeko saioak. Hizkuntza ohiturak aldatu eta erabilera sustatzeko dinamikak. Gomendioak eskaini eta laguntza ibilbidea finkatzeko eta emango pausoen inguruan hausnartzeko. Horretaz gain, bileretan euskararen presentzia eta erabilera areagotzeko teknikak erakutsi.

Ezaugarri antzekoak dituen eta hizkuntzen kudeaketan eredu den enpresa batera bisita.

ERROTA Fundazioko webgunean atal bat.

ESKATUKO DIZUGU

  • Hitzarmena Errotarekin sinatzea.
  • Enpresaren atxikimendua.
  • Hizkuntza eskubidea errespetatzea, begirunez jokatzea.
  • Solaskide euskalduna izendatzea hizkuntza kudeaketa gaietarako.
  • Urtean 8 orduko auzolana eskaintzea egitasmoari (bilerak, jardunaldiak…).

NOLA EGINGO DUGU? 5 PAUSO

1
2
3
4
5
EUSGARA egitasmoko teknikariekin harremanetan jarri.
Enpresaren egoera aztertu eta beharrak identifikatu.
Enpresaren lehentasunak eta eusGara egitasmoak emango dion laguntza zehaztu. Enpresa eta Errotaren arteko hitzarmena sinatu. Bertan zehaztuko dira enpresak landu nahi duena eta eusGara egitasmoak emango dion laguntza.
Lankidetza gauzatu.
Lankidetza ebaluatu. Enpresa bakoitzak balorazio-orri bat beteko du eta Behargune deritzon lantalde ireki eta publikoan parte hartzeko aukera izango du. Urtean 2 aldiz elkartuko da egitasmoa ebaluatu eta doitzeko.

MEMORIA TXOSTENAK

Errotak kudeatutako beste proiektu batzuk

Errotako berriak jaso nahi badituzu, izena eman hurrengo inprimakian