“ERROTA” SORTU DA

Arratiako garapen sozioekonomikorako ekimenaren aurkezpena. Urtarrila 21, 19:30etan Igorreko Lasarte Aretoan

Azken urteak, lan mundu eta ongizaterako ez dira errazak izaten ari. Langabezia eta prekaritatea handituz joan dira. Bizi baldintza duinak mantentzea gero eta zailagoa da eta askotan beste herrialde batzuetara mugitu behar izan gara lana aurkitzeko, gehien bat gazteak.

Egoera hau Arratiara ere heldu da. Azken urteetan, hainbat lanpostu galdu dira gure eskualdean, eta horrekin bizi baldintzak okertu. 

Egoera hori irauli gurean, duela ia urtebete, Arratiako hainbat eragile ezberdin batzen hasi ginen, Arratiako garapen sozioekonomikoa dinamizatuko dauen proiektu integral bat martxan jartzeko gogoagaz. Helburua da azken urteotako norabidea aldatu eta danon artean eta danontzako Arratia sendo, jasangarri eta bizitzeko aproposagoa egitea.

Proiektu honi, Errota izena jarri deutsegu.

Garapenerako beharrezkoak diren lau ardatzak hartu dira kontutan: Arlo pribatua, arlo publikoa, hezkuntza eta gizartea.

Inguruko proiektu arrakastatsuetatik ikasiz, lanean hasi eta eskualdeko eragile ezberdinen atxikimendua izaten hasi da proiektua. Arratiarroztarren parte hartzeagaz, guztiok eraikiko dogun proiektua izango da. Arratian dauden sinergiak baliatuz, eskualdea aldatu eta aurrera eroateko. Bakoitza bere arloan baina danok helburu berdinarekin lan egingo dugun proiektua da. Tokiko garapena gura dogu, bertatik bertara egindakoa, bailarako instituzioak, eragileak eta herritarrak inplikatuz.

Urtarrilaren 21ean, arratsaldeko 19:30etan, Arratiar guztiak Igorreko Lasarte Aretora gonbidatzen ditugu Errota proiektuaren nondik norakoak ezagutu eta parte izateko. Bertan, batetik, orain arte egin dan lana aurkeztuko da, bestetik, hemendik aurrera emango diren pausuak azalduko dira, eta azkenik, proiektua zabaltzea eta parte hartzea handitzea gura da; proiektuak aurrera indarrez begiratu dagian.

HA NACIDO “ERROTA”

Presentación de la iniciativa para el desarrollo socioeconómico de Arratia. 21 de Enero a las 19:30 en Lasarte aretoa, Igorre

Estos últimos años, en el contexto de crisis económica, están siendo especialmente difíciles para la sociedad en general, esta situación también la estamos viviendo en Arratia, por lo que en consecuencia también han empeorado nuestras condiciones de vida.

Siendo sensibles ante esta situación, desde hace un año, personas provenientes de distintos sectores de la sociedad arratiana hemos venido trabajando en una iniciativa cuyo objetivo es la dinamización del entorno socioeconómico de Arratia.

Tras un periodo de información y reflexión, se ha visto la necesidad de aunar esfuerzos para poder focalizar adecuadamente las posibles soluciones a implementar desde cada uno de los sectores de interés que componemos la sociedad arratiana.

A este proyecto lo hemos denominado Errota (molino), quiere representar los cuatro brazos (sectores) sobre los que pivota el mismo; sector público, sector privado empresarial, sector del conocimiento y sociedad civil.

Es por ello que Errota tiene como vocación ser la herramienta para responder conjuntamente, entre todas y todos, a los desafíos de nuestra sociedad con el compromiso con nuestra lengua, cultura y territorio.

Así mismo son bases sólidas el respeto hacia las personas, la sostenibilidad medioambiental, la igualdad y pluralidad, una visión de futuro y la cooperación entre diferentes sectores de la colectividad.

Errota ha nacido para promover la construcción del futuro de nuestra comunidad, creando vínculos, impulsando ideas, proyectos innovadores y proponiendo nuevas formar de construir.

Acabamos de iniciar nuestra andadura, nuestro próximo paso es el de presentar este proyecto a la sociedad en general. Hasta la fecha hemos conseguido el apoyo a este proyecto por parte de distintas empresas, de distintos tipos de asociaciones socioculturales, escuelas públicas, institutos, escuelas de formación profesional, todos los ayuntamientos de Arratia y la mancomunidad.

Es importante el apoyo a este proyecto mediante la asistencia a dicho acto, por lo que te invitamos a participar en él, se celebrará el próximo día 21 de enero a las 19.30h en el Kultur Etxe de Igorre.