INNOVARRATIA programak Arratiako enpresen lehiakortasuna hobetzea sustatu du

Errota Fundazioak garatutako proiektuak Campus Zulaibarren lankidetza sarea bultzatu du

Errota Fundazioak sustatutako INNOVARRATIA 2022 programak Arratiako enpresentzako lehiakortasuna hobetzeko proiektuak garatzea ahalbidetu du, Campus Zulaibarren, eskualdeko dinamizazio sozioekonomikoko polo berrian, eskuragarri dagoen berrikuntza teknologikoaren bidez. Proiektua Bizkaiko Foru Aldundiaren #BizkaiaOrekanSakonduz eskualdeko lehiakortasun programaren esparruan gauzatu da.

Enpresen lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin, benetako erronkak identifikatu dira, bidelaguntza lana egin da eta erronkari erantzuteko irtenbide teknologikoa eskaini da. Hortik abiatuta, erronka konpontzeko lan egin da, eta enpresak Campus Zulaibarreko instalazio eta ekipamendu berrietara hurbiltzeko dinamikak sortu dira.

Proiektuaren faseak

Erronkak identifikatzeko faserako, Zulaibar Lanbide Heziketa Ikastegiko eta Errota Fundazioko langileek osatutako lantalde bat sortu zen. Lantaldeak enpresen zerrenda bat egin zuen, haiekin harremanetan jarri zen eta, elkarrizketak eta galdetegiak oinarri hartuta, egin beharreko erronkak eta ekintzak identifikatu ziren. Bigarren fasean, informazio xehatua bildu zen, eta sakon aztertu zen enpresak planteatutako kasu bakoitza. Azkenean, planteatutako erronka bakoitzari irtenbide bat ematea proposatu zen.

Emaitzak

Guztira bost enpresa elkarrizketatu dira, eta horietatik hiruk laguntza eta erantzuna jaso dute Campus Zulaibarreko robotikako eta fabrikazio gehigarriko instalazioen bidez.

Next Generation Funtsak: aukera paregabea Arratiako enpresentzat

Europa mailako baliabideek erantzunak eskaintzen dituzte ziurgabetasun ekonomikoko une batean

Next Generation funts europarrak aukera paregabea dira Arratiako enpresek berreskuratzeko eta eraldaketa energetiko-ekologiko eta digitalerako baliabideak eskuratu ditzaten. Errotatik, hautatuak izan ez diren Arratiako enpresei, Next Generation EU funtsetatik datozen aukerak identifikatu eta hautatzeko aukera eskaini diegu, baita egungo inbertsio planetan oinarritutako proiektu ikuspegi bat definitzea ere.


Proiektuaren helburua izan da Arratiako enpresa txiki eta ertainei laguntzea inbertsio-proiektuak definitzen eta Next Generation Eu funtsak lortzen, Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren (PRTR) esparruan. Bizkaiko Foru Aldundiak eskaintzen duen zerbitzua kapilarizatzen laguntzeko. Errotan aholkularitza espezializatua eman dugu enpresak baliabide horiek izateko aukeretara hurbiltzeko. 2022an, Wolco Groupeko ALFE CUTTING, S.L. eta ILUNBE, S.A. izan dira enpresa parte-hartzaileak.

Emaitzak epe laburrera

• Arratiako 2 enpresa ahalduntzea lortu da Next Generation EU funtsetan, aholkularitza espezializatuaren eta jardunaldi tematikoetan parte hartzearen bidez.
Bi aukera-txosten eman dira, eta horietan parte hartu duten enpresek zehazki jakin dute zein aukera dituzten funts horietan.
Berariazko 13 aukera identifikatu dira Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren (PRTR) programa zehatzetan.

Enpresa parte-hartzaileen intereseko tematikak

• Produkzioaren digitalizazioa eta ERP.
Jasangarritasuna kontsumoaren eta alternatiba energetikoen mailan.
• Industrializazioko inbertsioak.

#BizkaiaOrekanSakonduz

Salbide 2022 Programak eragin nabarmena izan du Arratiako enpresetan

Doako programaren helburua onuradunen bezeroak eta salmentak handitzea da

Arratiako hiru enpresa, Lekun Caucho Plástico S.L., Talleres Zic S.L. eta Gabotek Montajes Industriales, Salbide 2022 programaren onuradun izan dira. Doako programaren helburua enpresen salmentak eta bezeroak handitzea da. Gainera, negozio aukera berriak eta bezero potentzialak identifikatzen ditu eta erakundeen dibertsifikazioa bultzatzen du.

Merkatuan aditua den empresa baten aholkularitza funtsezkoa da prozesuan. Dena den, ibilbideak oihartzuna izango du lankidetza alditik haratago, enpresek datu basea eta berariazko prestakuntza jasoko baitute kalitatezko merkataritza lanarekin jarraitzeko. Nolanahi ere, Salbidek edizio berri bat izango du 2023an. Deialdian parte hartzera animatzen zaitugu, programak oso eragin positiboa izan baitu, jarraian laburbiltzen diren datuak erakusten dutenez.


Programaren lorpenak
Programak emaitza nabarmenak izan ditu bezeroen ekintzetan:
• 151 bezero potentzial identifikatu dituzte.
• 27 bisita komertzial hitzartu dira.
• Edozein enpresak parte hartu dezakeen webinar bat antolatu da.
• Merkataritza arloko formakuntza jaso dute.
• Parte-hartzaileek bezero potentzialen datu baseak jaso dituzte.