Errota Fundazioak anfitrioi lanak egin ditu BEAZek antolatutako Bizkaia Orekan Sakonduz saio teknikorako. Sareko erakundeak Campus Zulaibarrera joan dira industrialdeen inguruko topaketa batera.
Hainbat garapen agentzia bertaratu dira, dagozkien hizlariekin:
• Lanbide-ekimenak Gernika-Lumo – Aitor Kortazar
• Enkartur – Eduardo Martínez
• Meatzaldeko Behargintza – Ángel Medina
• Galdakaoko Behargintza – Javier Goikoetxea
• Bilboko Merkataritza Ganbera – Yolanda Palacio
• Bizkaiko Foru Aldundiak – Alberto Renedo
Errota Fundazioak eskerrak eman nahi dizkie bertaratu diren guztiei. Campus Zulaibarreko ateak beti zabalik izango dituzue. Garapen agentzien arteko sinergia eta topaguneak ezinbestekoak dira hazkunde bateratu baterako.