ARRAKASTAZ AMAITU DA ARRATIAKO LEHEN ENPLEGU AZOKA

Maiatzaren 10ean Zulaibarreko Campusak Errota Fundazioak Arratiako Mankomunitatearen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatutako lehen enplegu azoka hartu zuen. Enpresa eta gazte ugari topaketara gerturatu ziren lan-harreman iraunkorrak ezartzeko asmoz.

Horrela ba, fundaziotik, Iratxe Gikoetxea koordinatzaileak azaldu bezala, helburuak argiak ziren: alde batetik, talentu gaztea eskualdean atxikitzea eta, bestetik, inguruko enpresak biztanleen artean ezagutaraztea.

Ormazabaleko Giza Baliabideetako arduarduna dan Saioa Arzozen esanetan, industrian ere gazteria da etorkizuna: “Gero eta gazte gutxiago sartzen ari dira ikastera, batez ere industria arloan; orduan, zenbat eta lehenago etorri harremanetan jartzera, orduan eta hobeto”. Ikasleak lanerako prest agertu ziren eta, curriculuma eskuan, espazio berean lehen hartu-emanak izan zituzten.

“Guretzako helburu bat zen enpresa mundua eskolan partaide bat gehiago izatea, normaltasun osoz”, azaldu du Xabier Aldamak, Zulaibar Ikastegiko zuzendariak. Eta azoka horren froga izan da. Ekimen honen harrera ona dela eta, esperientzia laster errepikatzea espero du koordinatzaileak.

Arratiako lehen enplegu azoka maiatzaren 10ean antolatuko da eskualdeko gazte talentua atxikitzeko

Hamabost bat empresa Zulaibar ikastegian bilduko dira beren zerbitzuen eta lan eskaintzen berri emateko

Maiatzaren 10ean Arratiako haraneko lehen gazte enplegu azoka ospatuko da, eta bertan herritarrek lanpostuak eskaintzen dituzten eskualdeko empresa nagusiak ezagutzeko aukera izango dute. Ekitaldia goizeko 9:00etatik 14:00etara izango da Zulaibarko areto nagusian, Zeanurin. Hamabost entitate inguruk parte hartuko dute, eta bakoitzak gune propioa izango du informazioa emateko eta curriculumak jasotzeko.

Errota Fundazioak Arratiako Mankomunitatearekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera antolatutako azokaren helburua enplegu-eskaera handiari erantzutea da eta, aldi berean, zonaldeko belaunaldi berrien talentua bereganatzea. Hala, enplegu iraunkorragoa sustatu nahi da.

Eskualdea plantilla handia duten enpresak izateagatik nabarmentzen da eta, gainera, Lanbideren arabera, %10 inguruko langabezi-tasa du, Bizkaiko txikienetakoa.

Hedabideek ere horren berri eman dute:

https://www.elcorreo.com/bizkaia/nervion/arratia-celebra-primera-feria-empleo-retener-talento-20230508183008-nt.html
https://www.deia.eus/bizkaia/2023/05/09/arratia-celebra-primera-feria-empleo-6780811.html