Merkataritza lanaren inguruko webinarrak jende asko bildu du


SALBIDE 2023 ‘Lan komertzialaren garrantzia zure enpresa lehiakorragoa izateko’ webinarra hainbat enpresa interesdun bildu ditu, baita beraien esperientzia arrakastatsuak kontatu dituzten beste batzuk ere, Bizkaia Orekan Sakonduz estrategiaren eta Eskualdeko Lehiakortasun Programaren esparruan.

Proiektuaren helburua da Bizkaiko enpresen lan komertziala profesionalizatzea, merkatuaren dibertsifikazioa sustatzea eta haien lehiakortasunean eragitea lan komertzialari esker, Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Durangaldea, Gernikaldea, Lea Artibai, Nerbioi eta Urduñarekin lankidetzan.


Interesa duten enpresek zalantzak argitzeko, informazioa biltzeko eta aurreko edizioetako parte-hartzaileen testigantza positiboak entzuteko aukera izan dute. Lekun Caucho Plástico SLko Iñaki Lekunberri, Industrias Garena SLko Arrate Alduzin eta Zure Laguntzaileak SLko Aitziber Durana izan dira hizlariak.

Eskerrak eta etorkizuneko jardunaldiak
Eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duten enpresa eta erakundeei. Maiatzaren 5ean Amorebieta-Etxanoko Zelaieta zentroan izango gara prestakuntza jardunaldi baterako.