ARRAKASTAZ AMAITU DA ARRATIAKO LEHEN ENPLEGU AZOKA

Maiatzaren 10ean Zulaibarreko Campusak Errota Fundazioak Arratiako Mankomunitatearen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatutako lehen enplegu azoka hartu zuen. Enpresa eta gazte ugari topaketara gerturatu ziren lan-harreman iraunkorrak ezartzeko asmoz.

Horrela ba, fundaziotik, Iratxe Goikoetxea koordinatzaileak azaldu bezala, helburuak argiak ziren: alde batetik, talentu gaztea eskualdean atxikitzea eta, bestetik, inguruko enpresak biztanleen artean ezagutaraztea.

Ormazabaleko Giza Baliabideetako arduarduna dan Saioa Arzozen esanetan, industrian ere gazteria da etorkizuna: “Gero eta gazte gutxiago sartzen ari dira ikastera, batez ere industria arloan; orduan, zenbat eta lehenago etorri harremanetan jartzera, orduan eta hobeto”. Ikasleak lanerako prest agertu ziren eta, curriculuma eskuan, espazio berean lehen hartu-emanak izan zituzten.

“Guretzako helburu bat zen enpresa mundua eskolan partaide bat gehiago izatea, normaltasun osoz”, azaldu du Xabier Aldamak, Zulaibar Ikastegiko zuzendariak. Eta azoka horren froga izan da. Ekimen honen harrera ona dela eta, esperientzia laster errepikatzea espero du koordinatzaileak.

Klikatu hemen jardunaldiko bideoa ikusteko!