Zorionak a todas las mujeres del mundo ya que somos el resultado de todo el trabajo realizado durane la historia.
Zorionak munduko emakume guztiei
Zorionak munduko emakume guztiei historian zehar egindako lanagatik, egindako lanaren ondorio garelako!
EusGararen urteurrena
Pasadan ostiralean eusGara egitasmoaren urteurrena ospatzeko bildu ginen Sprik Bildosolo industriagunean dituen ofizinetan.
EusGara proiektua, Bizkaiko Foru Aldundia Eusko Jaurlaritza – Gobierno Vasco eta Arratiako 8 udalen arteko elkarlanaren emaitza da, zeinek helburu bezala, euskararen erabilera eskualdeko enpresetan areagotzea duen.
2018 urtean, Arratiako 11 enpresekin hitzarmenak sinatu dira, honek 300 langileri eragiten dio.
Ia 2019an marka hau gainditzen dugun! Eskerrik asko Laneki Jakinbai Kepa Altuberi, Grupo SPRI Taldea Jasone Aretxabaletari, Zulaibar Zulaibar Arratia Lanbide Heziketako Arkaitz Beranaolari, Tresnak Lemoako Nerea Ozerini, Batz Groupeko Raul Aranari, Comecaran S.A.ni, Industrias Bairi, Ilunberi, Graficas Arratiari, Ormaurreri, Baserrigintzari, Alinar Die Castingni, Jandoniz Residencia de Bedia Para Mayoresi, Lekuncaucho/urakorteri egindako lanagatik! Eskerrik asko bereziak Arteako udalari eta Bildosolako industrialdeko zuzendariari ekitaldia prestatzen laguntzeagatik!
Innobasque berrikuntza innovaciónren jardunaldia
Datorren otsailaren 28an erdu Fabrikazio aurreratuaren inguruko jardunaldira, Innobasque Berrikuntza Innovaciónren eskutik.
El próximo 28 de febrero celebraremos una jornada sobre la fabricación avanzada de la mano de Innobasque Berrikuntza Innovación. Acompañanos!
Enpresa Foroa
ENPRESA FOROA
Industria sektoreko enpresen lehiakortasuna hobetu eta dituzten beharrizanei erantzuteko.
Empresa industrialen beharrizanak identifikatu eta horiek astzeko beharrezko diren zerbitzu eskaintzaren definizioia da helburua.

HELBURUAA
Arratiako ingurune sozio-ekonomikoa dinamizatzea
ZERGATIK
Eskualdearen lehiakotasuna hobetzeko
NORTZUK
Arratiagaz konprometituta gagozan bertoko eragileak
ZELAN
ERROTA Fundazioan alkarlanean
1.go SAIOA
2017-11-10
Enpresa foroa
2.en SAIOA
2018-02-02
Enpresa foroa
3.en SAIOA
2018-05-04
Enpresa foroa
4.en SAIOA
2018-06-29
Enpresa foroa
Errotako beste proiektuak
eusGara
Para mantenerte al día de nuestros proyectos te recomendamos subscribirte al siguiente formulario. Te mantendremos nosotros al día.
eusGara
eusGara PROIEKTUA
ZER DA eusGara?
Arratiako enpresei zerbitzua eta lana hobetzen laguntzeko egitasmoa da, ERROTA Fundazioak bideratzen duena.
Hizkuntza kudeaketa hobetu eta euskararen erabilera handitzeko zerbitzuak eta laguntzak eskainiko dira enpresa bakoitzaren helburu, ezaugarri eta erritmoetara egokitutakoak, enpresak berak aukeratuko dituen arloetan.

ZERBITZU HIZKUNTZA HOBETZEKO AUKERAK
Enpresaren irudia, errotuluak (eraikinekoak, segurtasunekoak, ibilgailuetakoak…), publizitatea (katalogoak, tolesgarriak, iragarkiak…) eta ingurune digitala (webgunea, sarea sozialak…).
Bezeroa eta herritarrekiko ahozko eta idatzizko harremanak: lehen arreta eta zerbitzua.
LAN HIZKUNTZA HOBETZEKO AUKERAK
- Laneko dokumentuak, aplikazio informatikoak eta bestelako tresnak.
- Barne komunikazioa, bilerak eta langileen arteko idatzizko eta ahozko harremanak.
- Pertsonen kudeaketan erabiltzen den dokumentazioa (lizentzia-baimenak, bidaia-ordainketak…).
- Administrazioarekiko harremanak.
- Bezero eta herritarren beharrizanak identifikatu, aztertu eta kontuan izan produktua edo zerbitzua diseinatu, eskaini eta garatzerakoan.
- Hizkuntzak txertatu langileen eta sistema orokorraren kudeaketan.

EMANGO DIZUGU
Aholkularitza eta informazioa zerbitzua. Gaia kokatzen eta erabakiak hartzen lagundu eta enpresaren ezaugarrien araberako lehentasunak finkatu (sektorearen eta langileen gaitasun linguistikoaren arabera…).
Hizkuntza zerbitzuak. Terminologia eta gramatika zalantzak argitu (“Nola esaten da…?”). Itzulpenak eta zuzenketak (Errotuluen kasuan itzulpen mugagabea, gainerako testuetan karaktere kopuru mugatua: Itzulpena: ES->EU: urtean 7.200 karaktere / EU->ES: urtean 10.800 karaktere / Zuzenketa: urtean 14.400 karaktere). Hizkuntza teknikoa normalizatu eta finkatzen lagundu.
Dokumentu ereduak sortzen lagundu. Erabilienak diren dokumentuen eredu edo formatuak sortzen eta sistematizatzen lagundu.
Diru-laguntzei buruzko informazioa: dokumentu luzeagoak itzultzeko, errotuluak aldatu eta irudi korporatiboa lantzeko, webguneak itzultzeko, aplikazio informatikoak eta makinak euskaratzeko, kudeaketa euskaraz eramango dieten enpresak kontratatzeko…
Euskararen Kalitate Ziurtagiriei buruzko informazioa eta horietara aurkezteko gutxienekoak zein eman beharreko pausoen azalpena.
Euskarazko baliabideak eskura jarri (ofimatika, txosten ereduak, lana eta zerbitzua euskaraz bideratzeko lagungarri izan daitezkeen euskarriak…)
Lantaldeak motibatzeko saioak. Hizkuntza ohiturak aldatu eta erabilera sustatzeko dinamikak. Gomendioak eskaini eta laguntza ibilbidea finkatzeko eta emango pausoen inguruan hausnartzeko. Horretaz gain, bileretan euskararen presentzia eta erabilera areagotzeko teknikak erakutsi.
Ezaugarri antzekoak dituen eta hizkuntzen kudeaketan eredu den enpresa batera bisita.
ERROTA Fundazioko webgunean atal bat.
ESKATUKO DIZUGU
- Hitzarmena Errotarekin sinatzea.
- Enpresaren atxikimendua.
- Hizkuntza eskubidea errespetatzea, begirunez jokatzea.
- Solaskide euskalduna izendatzea hizkuntza kudeaketa gaietarako.
- Urtean 8 orduko auzolana eskaintzea egitasmoari (bilerak, jardunaldiak…).
NOLA EGINGO DUGU? 5 PAUSO





MEMORIA TXOSTENAK
Errotak kudeatutako beste proiektu batzuk
Enpresa Foroa
Errotako berriak jaso nahi badituzu, izena eman hurrengo inprimakian