Bi urteko etenaldiaren ondoren gogotsu geunden berriro Enpresa Foroa egiteko. Bederatzigarren edizioa izan da gaur Igorreko Lasarte Aretoan egin duguna, eta goiza oso emankorra izan da, proposamen berritzaileak ezagutu ditugu, enpresek esperientzia aberasgarriak partekatu dituzte, eta hizlariek sekulako maila eta ezagutza erakutsi dute.

Eskerrik asko etorri zareten enpresa eta erakundeei! Bizkaiko Foru Aldundia, Batz Group, Ormaurre SL, Ilunbe Ingeniería Energética, LEKUN CAUCHO PLASTICOS SL, Hierros Sancho, Primus Task Arratia, Ormazabal, Walter Pack, Zulaibar Arratiako Lanbide Ikastegia

Eta eskerrak eman, bereziki, lau hizlariei: Ibon Silva (ORMAURRE SL), Jose Ramon Ribate (Ilunbe Ingeniería Energética), Igor Bustinza Pujana (BATZ GROUP), Iñaki Leibar (Bizkaiko Foru Aldundia)

Recommended Posts