Errota Fundazioak anfitrioi lanak egin ditu BEAZek antolatutako Bizkaia Orekan Sakonduz saio teknikorako. Sareko erakundeak Campus Zulaibarrera joan dira industrialdeen inguruko topaketa batera.

Hainbat garapen agentzia bertaratu dira, dagozkien hizlariekin:

•             Lanbide-ekimenak Gernika-Lumo – Aitor Kortazar

•             Enkartur – Eduardo Martínez

•             Meatzaldeko Behargintza – Ángel Medina

•             Galdakaoko Behargintza – Javier Goikoetxea

•             Bilboko Merkataritza Ganbera – Yolanda Palacio

•             Bizkaiko Foru Aldundiak – Alberto Renedo


Errota Fundazioak eskerrak eman nahi dizkie bertaratu diren guztiei. Campus Zulaibarreko ateak beti zabalik izango dituzue. Garapen agentzien arteko sinergia eta topaguneak ezinbestekoak dira hazkunde bateratu baterako.