Programa honen helburua eskualdeko enpresa txiki eta ertainei eraldaketa digital jasangarriaren bidean laguntzea da, epe luzera hazkunde jasangarria lortzen laguntzeko, negozio-eredu berritzaile, errentagarri eta jasangarriagoak garatuz. Digitalizazioa da gakoa, eta horrek aukera emango du gutxiagorekin gehiago egiteko, bezeroekiko eta hornitzaileekiko harremana hobetuz, balio erantsi handiagoko produktu eta zerbitzuen bidez.

ETEak gure ekonomiaren bizkarrezurra dira, eta haien arrakastaren mende dago hazkunde ekonomikoa eta munduko produktibitatea. Enpresaren lehiakortasuna sustatuz gero, modu sendoagoan, orekatuagoan eta jasangarriagoan haziko da. Pandemiak eragindako krisia gorabehera, teknologia industria errotik eraldatzen ari da, eta, zehazkiago, balio-kateak eta ekoizpena. Egoera horren aurrean, enpresen dinamismoa eta bizkortasuna funtsezkoa da aurrera nortzuk doazen eta zaharkituta nortzuk geratuko diren zehazteko. Gure enpresei eraginkortasun, produktibitate eta iraunkortasun handiagoa emango dieten teknologia berrien alde egiteko unea da.

Hori dela eta, ERROTA FUNDAZIOAN CHALLENGE 4.0 programaren 2021eko deialdia jarri dugu abian. Arratiako enpresa txiki eta ertainei parte hartzeko gonbita egiten diegu, beren enpresetan digitalizazioa sustatu nahi baldin badute.

Programa honen helburua eskualdeko enpresa txiki eta ertainei eraldaketa digital jasangarriaren bidean laguntzea da, epe luzera hazkunde jasangarria lortzen laguntzeko, negozio-eredu berritzaile, errentagarri eta jasangarriagoak garatuz. Digitalizazioa da gakoa, eta horrek aukera emango du gutxiagorekin gehiago egiteko, bezeroekiko eta hornitzaileekiko harremana hobetuz, balio erantsi handiagoko produktu eta zerbitzuen bidez.

Horretarako, behar digitalak identifikatzen lagunduko dugu, soluzioak eta merkatuko hornitzaile digitalak hurbilduko ditugu, erakustaldiak egiteko tailerrak eta hornitzaile digitalekin bilerak antolatuz, eta enpresaren beharretara hobekien egokitzen den irtenbidea eta hornitzaile digitala aukeratzen lagunduko dugu.


ERROTA FUNDAZIOAN Arratiako enpresen lehiakortasuna areagotzeko lan egiten dugu, baita CHALLENGE 4.0 programaren bidez ere.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Eskualdeko Lehiakortasuna Bultzatzeko Bizkaia Orekan Sakonduz programak finantzatzen du CHALLENGE 4.0.

Entradas recomendadas