BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN “BIZKAIA OREKAN SAKONDUZ” PROGRAMAREN BARRUAN ETA ERROTA FUNDAZIOAK BABESTUTAKO “SALBIDE” PROIEKTUAREN BAITAN COMECARAN ENPRESAK GARAPEN KOMERTZIALEKO PROIEKTUA GARATU DU ALEMANIAN, ETA IKERTEK ENPRESAK TXEKIAR ERREPUBLIKAN.

Proiektu honen helburua, barne mailan,  enpresaren jarduera eta gaitasunak zehatz-mehatz ulertzea izan da; kanpo-azterketaren bidez, berriz, honako hauek landu dira: kontaktuen lehen datu-basea konfiguratzea, merkatuan jarraitu beharreko merkataritza-estrategia egituratzea eta merkataritza-dokumentazioa ingelesera egokitzea.

“Proiektu honi esker, Comecaran-ek Alemaniako merkatura hurbiltzeko aukera izan du. Alemania merkatu konplikatua da, dedikazioa, baliabideak eta pazientzia eskatzen duena. Ikerketeken kasuan,  Txekiar Errepublikako merkatua ukitu gabe zegoen, baina aztertu beharreko lehentasunezko herrialde gisa definitu zen, bere industria- eta automobilgintza-sare handiari esker” azaldu du Iratxe Goikoetxea Errota Fundazioako koordinatzaileak.

Testuinguru orokorrago batean, Salbide proiektua, merkataritza suspertzeko eta tokiko enpresetan eragiteko asmoarekin sortu zen. 2020an jada planteatu zen proposamena da, baina oraindik ez zuen behar adinako zehaztasun-mailarik, eta lanean jarraitu da proiektuari konpromiso handiagoa emateko. Lan horren lehen fruituak izan dira bi enpresa hauekin egindako lanketa.

2022 honi begira ere landuko den proiektua da, eta helburua enpresek inguruko merkatuko aukerak aztertzea izango da, EAEkoak edo asko jota estatukoak. Interesa izan dezakeen industria edo industriarekin lotutako enpresak Errotarekin kontaktuan jartzeko aukera du.

Recommended Posts