ERROTA – Arratiako Garapen Sozioekonomikorako Fundazioak Hizkuntzaren garapena Arratiako Lan-Munduan txertatzeko programan honakoa egin gura du: enpresen diagnostikoa egin, konpromisoak adostu eta sinatu zein ekintza planak diseinatu eta bideratzeko egitasmoari jarraipena eman, horrela, eskualdeko enpresetan euskara zerbitzu- eta lan-hizkuntza izateko bidean urratsak egiten laguntzeko.

“EUSGARA egitasmoaren bidez Errota Fundazioak aholkularitza eta laguntza ematen die Arratiako enpresa horiei hizkuntzen kudeaketa hobetzeko eta, ondorioz, eskualdeko egoera soziolinguistikoan era positiboan eragiteko” azaldu du Iratxe Goikoetxea, Errota Fundazioko koordinatzaileak.

EUSGARA egitasmoak dagoeneko 4 urte bete ditu eta denbora horretan lorpen garrantzitsuak izan dira, une honetan Arratiako 22 enpresak parte hartzen dute EUSGARA egitasmoan. 2022ari begira, eta pandemiak eragindako etenaldiaren ondoren, “egitasmoa sendotu, euskara lan munduan txertatzen jarraitu, eta euren ikasketak euskaraz egiten dituzten ikasleek praktikak euskaraz egin ahal izatea dira helburuak”, Errotako koordinatzailearen arabera. Modu berean, proiektuan 5 enpresa berri sartzea aurreikusten da.

Recommended Posts