Proiektu propioak
ERROTA FUNDAZIOA
eusGara

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara, Kultura eta Kirol Sailak eta Arratiako udalak babestutako proiektu bat da. Hizkuntza kudeaketa hobetu eta euskararen erabilera handitzeko zerbitzuak eta laguntzak eskainiko dira enpresa bakoitzaren helburu, ezaugarri eta erritmoetara egokitutakoak, enpresak berak aukeratuko dituen arloetan. Proiektu honen helburua eskualdeko enpresetan euskararen erabilera bultzatzea da, baita Zulaibarko ikasleek praktikak Arratiako enpresetan euskaraz egin ahal izatea erraztea ere.

 

LAN HIZKUNTZA HOBETZEKO AUKERAK

  • Laneko dokumentuak, aplikazio informatikoak eta bestelako tresnak.
  • Barne komunikazioa, bilerak eta langileen arteko idatzizko eta ahozko harremanak.
  • Pertsonen kudeaketan erabiltzen den dokumentazioa (lizentzia-baimenak, bidaia-ordainketak…).
  • Administrazioarekiko harremanak.
  • Bezero eta herritarren beharrizanak identifikatu, aztertu eta kontuan izan produktua edo zerbitzua diseinatu, eskaini eta garatzerakoan.
  • Hizkuntzak txertatu langileen eta sistema orokorraren kudeaketan.

 

ZZERBITZU HIZKUNTZA HOBETZEKO AUKERAK

  • Enpresaren irudia, errotuluak (eraikinekoak, segurtasunekoak, ibilgailuetakoak…), publizitatea (katalogoak, tolesgarriak, iragarkiak…) eta ingurune digitala (webgunea, sarea sozialak…).
  • Bezeroa eta herritarrekiko ahozko eta idatzizko harremanak: lehen arreta eta zerbitzua.

 

HELBURUAK:

  • Arratiako enpresei zerbitzua eta lana hobetzen laguntzeko egitasmoa da.
  • Hizkuntza kudeaketa hobetu eta euskararen erabilera handitzeko zerbitzuak eta laguntzak eskaintzen dira enpresa bakoitzaren helburu, ezaugarri eta erritmoetara egokitutakoak, enpresak berak aukeratutako arloetan.
  • Aholkularitza zerbitzua ematea eskualdeko enpresei
  • Diagnostikoa eta aurrera begirako proposamenak adostea enpresekin
  • Itzulpenak, zuzenketak, zalantzak argitzea enpresetan
  • Dirulaguntzei eta ziurtagiriei buruzko informazioa bideratzea enpresei
  • Euskarazko baliabideak ematea
  • Lantaldeak motibatzeko saioak eskaintzea

 

 

 

Proiektu propioak -ren beste proiektu/programak
Proiektu/programa gehiago