Bizkaia Orekan Sakonduz

AZPIEGITURA DIAGNOSTIKOA

Proiektuaren xedea, Arratiako eskualdearen garapen ekonomiko industriala bultzatzeko eskualde-azpiegituren diagnostiko bat egiteaz gain, hura hobetzeko, baterako ekintza-plan bat ezartzea izango da, egungo industria-ehunari eusteko, haren hazkundea sustatzeko eta eskualdera inbertsio berria erakartzeko.

BIHERKO ARRATIA

Arratia eskualdeko enpresen merkataritza aktibatzeko plana da; bezeroen zorroa handitu eta merkatuan duten kokapena hobetzeko plana.

HELBURUAK:

Helburu nagusia, negozio aukera berriak identifikatzea, bezeroen difertsifikazioan eragitea eta bezero potentzial honekin elkarrizketa komertzialak lortzea da. Hau da, Arratiako enpresei beren merkataritza lanean oinarritutako lehiakortasuna hobetzeko prozesuan laguntzea, merkatua dibertsifikatzeko aukerak identifikatuz, horretarako bezero potentzialen prospekzioa eginez eta nitxo potentzial bakoitzari zuzendutako balio segmentatuaren proposamena definituz. Aldi berean, parte hartzen duten enpresen lan komertzialaren prozedura ezarriko da, tresna praktikoen bidez.

Programa honetan parte hartu duten enpresak:

ENPRESA BERDEA

HELBURU NAGUSIA:

 

Arratiako industria-sarearen, industriarekin lotutako zerbitzuen, garraio eta handizkako merkataritzaren trantsizio ekologikoa lortzea, hazkunde ekonomikoaren eredu berriaren eragile gisa, ikuspegi ekologiko integratzaile eta enpresen estrategiarekin lerrokatuta dagoen batetik.

 

Helburu nagusi horretaz gain, bigarren mailako helburu hauek ere lortu nahi dira:

  • Enpresei trantsizio ekologikoaren gogoeta estrategikoan laguntzea, alderdi hori beraien estrategian txertatuz.
  • Trantsizio ekologikoko proiektuak identifikatzen, lehenesten eta hautatzen laguntzea enpresei.
  • Enpresei trantsizio ekologikoko mikro proiektuak eta proiektu pilotuak inplementatzen laguntzea.
  • Trantsizio ekologikoaren arloan irtenbide eta jardunbide egokiak hurbiltzea, errealak eta enpresei aplika dakizkiekeenak.
  • Trantsizio ekologikoaren arloan erreferente diren enpresa eta eragileen lankidetza indartzea (eragile sektorialak, eragile publikoak eta konponbideen hornitzaileak).

 

Hori guztia honako hauek barne hartzen dituen ekintza-multzo baten bidez:

  • Enpresei laguntzea trantsizio ekologikoko mikro proiektuak identifikatzen, garatzen eta ezartzen, gure *BONO BERDEA programaren bidez.
  • Enpresei aplika dakizkiekeen trantsizio ekologikoko benetako irtenbideak eta jardunbide egokiak hurbiltzea, tailer erakusgarrien garapenaren bidez, ACLIMArekin lankidetzan.
  • Enpresentzako prestakuntza, 4 tailerreko ziklo baten bidez, jasangarritasunaren bidean hasten laguntzeko.
  • Trantsizio ekologikoko proiektuak azkartzeko laguntza-programa publikoak identifikatzeko aholkularitza ematea enpresei.

 

(*) BONO BERDEA. Bost BONO mota daude:

Programa honetan parte hartu duten enpresak:

GOBERNANTZA EREDUA

Inplikatutako hainbat eragileren elkarlanaren eta baterako gobernantzaren bidez, Arratiako eskualdearen sustapen ekonomikoa, lehiakortasuna eta ekintzailetza sustatzea da proiektu honen helburua. Horrez gain, Arratian ekintzailetza sustatu, bailarako ekintzailetza sarea sortu eta ekintzaileei laguntza emotea ditu helburu.

HAZINNOVA

Produktu eta negozio prozesuan berrikuntza dakarten mikropoiektuak egiten dabiltzan ETEei zuzendutako doako aholkularitza espezializatua da: produkzioa, logistika, merkaturatzea eta administrazioa eta finantzak.

HELBURUAK:

  • ETEei doako aholkularitza espezializatua eskaintzea
  • Euskal Autonomia Erkidegoko ETEen berrikuntza ez teknologikoa sustatzea
  • Emaitzak gehienez 3 hilabeteko epean lortzea

 

INNOVARRATIA

Zulaibargo lanbide heziketako zentroarekin batera, bertan dagoen berrikuntza teknologikoa oinarritzat hartuta, Arratiako enpresetan lehiakortasuna hobetzeko proiektuak identifikatzean, zehaztean eta, hala badagokio, garatzean datzan proiektua da.

HELBURUAK:

Helburua, Arratiako industria-sarera hurbiltzeko dinamiken bidez, jarduera teknologiko berritzailea bultzatzea, enpresei beren erronkak lortzen eta lehiakortasuna hobetzen laguntzea da.

Programa honetan parte hartu duten enpresak:

NEXT GENERATION

Ekimen berritzailea, Arratiako ETE industrialei inbertsio-proiektuak definitzen eta Next Generation EU funtsak lortzen laguntzea helburu duena, SUSPERRALDIRAKO, ERALDAKETARAKO ETA ERRESILIENTZIARAKO PLANAREN (PRTR) esparruan. Proiektua Next Generation EU funtsetatik datozen aukerak identifikatzeko eta hautatzeko laguntza pertsonalizatuan datza.

HELBURUAK:

Arratiako enpresa txiki eta ertainei laguntzea inbertsio-proiektuak definitzen eta Next Generation EU funtsak lortzen, Susperraldirako, Eraldaketarako eta Erresilientziarako Planaren (PRTR) esparruan. Kasu honetan, Errota Fundazioan, aholkularitza espezializatua eman dugu enpresak baliabide horiek izateko edo aukeretara hurbiltzeko behintzat.

Programa honetan parte hartu duten enpresak:

SALBIDE

Arratia eskualdeko enpresen merkataritza aktibatzeko plana da; bezeroen zorroa handitu eta merkatuan duten kokapena hobetzeko plana.

HELBURUA:

Helburu nagusia, negozio aukera berriak identifikatzea, bezeroen difertsifikazioan eragitea eta bezero potentzial honekin elkarrizketa komertzialak lortzea da. Hau da, Arratiako enpresei beren merkataritza lanean oinarritutako lehiakortasuna hobetzeko prozesuan laguntzea, merkatua dibertsifikatzeko aukerak identifikatuz, horretarako bezero potentzialen prospekzioa eginez eta nitxo potentzial bakoitzari zuzendutako balio segmentatuaren proposamena definituz. Aldi berean, parte hartzen duten enpresen lan komertzialaren prozedura ezarriko da, tresna praktikoen bidez.

 

Programa honetan parte hartu duten enpresak:

SMART MOBILITY

Automobilgintza sektoreko enpresa txiki eta ertainak, ibilgailu elektrikoaren hornitzaile bilakatzeko garapen-ildo estrategikoak identifikatzera bultzatuz, mugikortasun adimendunaren esparruko enpresentzako negozio-aukera berriak bilatu eta identifikatzeko proiektua da

HELBURUAK:

  • Lankidetza-ibilbide bat finkatzea (enpresak eta eragileak), maila askotakoa (gaikuntza-maila desberdinak) eta iteratiboa (lurraldearen eta parte-hartzaileen gaikuntza inkrementala), eraldaketa-prozesuetan aurrera egiten lagunduko duena.
  • Beren izaeragatik edo tamainagatik proiektuaren esparruko eduki eta hausnarketa estrategikoetara behar bezala iristen ez diren enpresei orientatzea prozesua, eta horrek ahultasun-egoeran jartzen ditu.
  • ETEetan zentratuz, ibilgailu-aldaketaren eremu estrategikoetan, lurraldeko industria-sarearen kapazitazioa zabaltzea: Produktuaren ikuspegitik ibilgailu elektrikoan eta merkatu-harreman berrietan, merkatu berrien ikuspegitik errekuntza-ibilgailuan eta joera berrien ikuspegitik (auto autonomoa)
  • Enpresa txiki eta ertainek beren arazo estrategikoei irtenbidea eman diezaieketen baliabideetarako sarbidea kapilarizatzea, enpresen lankidetza-sarea zabalduz, tokiko ezagutza-sareen gaineko ezagutzaren bidez.
  • Hasitako trebakuntza-prozesua indartzea, battery pack, txasis eta ibilgailu elektrikorako transmisioaren esparruetan elkarlaneko negozio-aukerak identifikatuz eta definituz, atxikitako enpresen gaitasunetan oinarrituta.
  • Aukera pertsonalizatuen ibilbideak definitzen laguntzea.

 

Programa honetan parte hartu duten enpresak:

SUSPERTZE DIGITALA

Digitalizazioak eskaintzen dituen abantaila eta erraztazunen bidez kudeaketa eta produkzio prozesua hobetzeko interesa duten eskualdeko enpresei zuzendutako ekimena da.

HELBURUAK:

Helburu nagusiak, Arratiako enpresa-sarearen ekonomia eta lehiakortasuna sustatzea, negozio-ereduak hobetuz eta berrituz, prozesu eraginkorragoak sortuz, hobeto kudeatuz, bezeroekin eta hornitzaileekin hobeto konektatuz eta balio erantsi handiagoko produktuak eta/edo zerbitzuak garatzeaz gain, hornitzaile digitalekin topaketak egin, konponbide erreal eta aplikagarrietara hurbildu, eraldaketa digitaleko proiektu proposamenen artean hautatzeko aholkularitza enpresei emon eta enprsen lankidetza sarea indartzea dira.

Programa honetan parte hartu duten enpresak:

eusGara 
proiektua

Lana eta euskara elkarlanean.

Hizkuntza kudeaketa hobetu eta euskararen erabilera handitzeko zerbitzuak eta laguntzak eskaitzen dituen zerbitzua da. Beti ere, entitate bakoitzaren helburu, ezaugarri eta erritmoetara egokituta eta entitateak berak aukeratutako arloetan.

Enpresa Foroa

Arratiako Enpresen Foroa enpresen eta Arratia osatzen duten eragileen arteko elkargunea da.

Foro honen helburu nagusia, industria-sektoreko enpresen lehiakortasuna hobetzea da, enpresen beharrei erantzutea eta enpresentzako gune bat sortzea, enpresentzako jardunaldi tematiko interesgarriak antolatuz. Horrez gain, Arratiako enpresek elkar ezagutzeko, ideiak, proiektuak eta lankidetzak partekatzeko ingurune bat da foroa. Errota Fundazioak, foro hauek Arratiako enpresen instalazioetan antolatzeko aukera zabaltzen du, LEKUN CAUCHO PLÁSTICOS, S.L. eta COMECARAN, S.A. enpresekin egin zen bezala.

2025
2024
2023

Enplegu Azoka

Arratiako enpresek tokiko talentua aurkitu eta enpresetara erakartzeko zuten zailtasuna dala eta sortu zan azoka hau egiteko ideia.

2025

Arratiko 3. Enplegu Azoka Igorreko kultur etxean ospatu zen 2025eko abenduaren 12an. Aukera profesionaletara eta talentuetara hurbiltzeko pentsatutako ekitaldia izan zen.
Lan-eskaintza berriak, kokapen berria, beste lanpostu-eskaintza batzuekin osatutako iragarki-taula berezi bat, industria-enpresak eta egoitzak zuzenean ezagutzeko aukera eta, aurten gainera, enplegu-zerbitzuetan espezializatutako agentziekin hitz egiteko aukera ere egon da.

2024
2023