HELBURUA
Arratiako enpresei belaunaldi-erreleboa eta adinaren kudeaketa modu planifikatuan lantzen laguntzea, ezagutzaren transmisioa, lanpostu kritikoen jarraipena eta enpresen lehiakortasuna bermatzeko.
DESKRIBAPENA
Gaur egun, enpresen erronketako bat ondorengotza da: urteetako esperientzia eta ezagutza duten pertsonak erretiroa hartzera joan aurretik, ezagutza hori modu egokian transmititzea. Horri erantzuteko garatzen da LAN Mentoring Programa.
Programak enpresei laguntza espezializatua eskaintzen die belaunaldi-erreleboa aurreikusi, planifikatu eta kudeatzeko. Horretarako, enpresaren egoeraren diagnostikoa egiten da, lanpostu eta prozesu kritikoak identifikatzen dira, eta mentoring-prozesuen bidez esperientzia, ezagutza eta gaitasunak belaunaldi berriei transmititzeko metodologia ezartzen da.
Proiektuaren emaitza nagusiak honako hauek dira:
- Belaunaldi-erreleboa modu planifikatuan kudeatzeko metodologia ezartzea.
- Ezagutza eta esperientziaren transmisioa bermatzea.
- Lanpostu eta prozesu kritikoen jarraipena ziurtatzea.
- Enpresaren barruko talentua garatzea eta motibatzea.
- Enpresen lehiakortasuna eta etorkizuneko
______
Proiektu hau, Lanbidek sustatzen du, Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin lankidetzan. Arratian, programa Errota Arratiako Garapen Sozioekonomikorako Fundazioaren bidez garatzen da, eskualdeko enpresei zerbitzua hurbiltzeko eta belaunaldi-erreleboaren erronkari aurre egiten laguntzeko.