Doako programaren helburua onuradunen bezeroak eta salmentak handitzea da

Arratiako hiru enpresa, Lekun Caucho Plástico S.L., Talleres Zic S.L. eta Gabotek Montajes Industriales, Salbide 2022 programaren onuradun izan dira. Doako programaren helburua enpresen salmentak eta bezeroak handitzea da. Gainera, negozio aukera berriak eta bezero potentzialak identifikatzen ditu eta erakundeen dibertsifikazioa bultzatzen du.

Merkatuan aditua den empresa baten aholkularitza funtsezkoa da prozesuan. Dena den, ibilbideak oihartzuna izango du lankidetza alditik haratago, enpresek datu basea eta berariazko prestakuntza jasoko baitute kalitatezko merkataritza lanarekin jarraitzeko. Nolanahi ere, Salbidek edizio berri bat izango du 2023an. Deialdian parte hartzera animatzen zaitugu, programak oso eragin positiboa izan baitu, jarraian laburbiltzen diren datuak erakusten dutenez.


Programaren lorpenak
Programak emaitza nabarmenak izan ditu bezeroen ekintzetan:
• 151 bezero potentzial identifikatu dituzte.
• 27 bisita komertzial hitzartu dira.
• Edozein enpresak parte hartu dezakeen webinar bat antolatu da.
• Merkataritza arloko formakuntza jaso dute.
• Parte-hartzaileek bezero potentzialen datu baseak jaso dituzte.