ZERTARAKO EMATEN DA DIRULAGUNTZA?
Txekeo Teknologiko bat baldintza hauek betetzen dituen Eragile Teknologiko batek egindako aholkularitza da:
- Arazo – konponbide logikari erantzuten dio.
- Arazo zehatz bati buruzkoa da, ez zerbait orokorra.
- Ekoizpen-prozesu edo produktu/zerbitzu bati eragiten dio.
- Eragileak bi aukeraren edo gehiagoren arteko konponbiderik egokiena proposatuko du.
- Konponbidearen ezarpena ez da txekeoan sartzen, berehalakoa eta eragin gutxikoa ez bada.
- Konponbideak osagai teknologikoren bat eduki behar du.
Txekeo teknologikoa ez da berrikuntza-proiektu bat, proposatutako konponbidea lortzeko berrikuntza-proiektu bat garatzeko aukera plantea dezakeen arren.
Arazoaren konponbidea aztertutako produktuari/zerbitzuari diseinu industriala aplikatuz lortzea onargarria da.
NORENTZAT?
Bizkaiko enpresentzat, 5-100 langile bitarteko plantilla badute eta Industria, Garraio, Eraikuntza, Industriarekin lotutako zerbitzu, Turismo eta Handizkako Merkataritza sektoreetan lan egiten badute.
TXEKEO TEKNOLOGIKOAK 2022 PROGRAMA
ESKAERAK
Eskaerak aurkezteko epea: 2022ko maitzaren 2ko 8:30etatik 2022ko irailaren 30eko 13:30ak arte, Ekonomia Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez.
Info +
